Abian da jada Eibar eta Vitoria/Gasteiz lotuko dituen AP1 autopista
Ibilgailuentzako irekita dago jada Eibar eta Vitoria/Gasteiz lotuko dituen AP1 autopista berria. 10 urteko lanen ostean ibilgailu guztientzat ireki da Eibar eta Gasteiz (Luku) arteko errepide-zatia.
Gipuzkoako Foru Aldundiak teknologiarik puntakoenak erabili ditu errepide segurua eta erosoa sortzeko. Besteak beste, EAEko tunelik luzeena hartuko du autopista berriak, 3 kilometro pasatxorekin.