Zortzi egunez Donostia Zinemaren hiria izan da, baina 57. Zinemaldia bere amaierara iristen ari da. Urtero moduan zinema munduko pertsonaia asko pasa dira alfonbra gorritik. Donostia Saria Ian McKellen aktore ingelesak jaso du eta Imanol Uribek berriz, Zinemira Saria jaso du Euskal Zinemaren Galan. Hala ere, oraindik Sail Ofizialeko epaimahaiaren eskutik Urrezko Maskorra zein beste hainbat sari banatzea falta dira.
Aurtengoa amaitzear, datorren urtean berriz Donostian izango ditugu zinemagintzako izarrak.
