wolframioa.jpg

Apirila hastear da eta hilero bezala euskal asmakizun bat emango dugu ezagutzera, wolframioa. Elementu kimiko hau Juan Jose Elhuyar eta bere anaia Faustok bakandu zuten lehenen aldiz, 1783. urtean, Bergarako Errege Seminarioko laborategietan. Wolframioa erabilera anitz izan ditu historian zehar; esaterako Bigarren Mundu Gerran Francok Alemania naziari wolframioa eman zion armamentuaren blintzea egiteko. Egun wolframioak bizirik dirau eta hainbat tresnatan topa daiteke: lanparak, labeak, etab. Zalantzarik ez da munduarentzat oso garrantzitsua izan dela euskal aurkikuntza hau eta etorkizunean ildo beretik jarraituko duelakoan gaude.

wolframioa.jpg

Apirila hastear da eta hilero bezala euskal asmakizun bat emango dugu ezagutzera, wolframioa. Elementu kimiko hau Juan Jose Elhuyar eta bere anaia Faustok bakandu zuten lehenen aldiz, 1783. urtean, Bergarako Errege Seminarioko laborategietan. Wolframioa erabilera anitz izan ditu historian zehar; esaterako Bigarren Mundu Gerran Francok Alemania naziari wolframioa eman zion armamentuaren blintzea egiteko. Egun wolframioak bizirik dirau eta hainbat tresnatan topa daiteke: lanparak, labeak, etab. Zalantzarik ez da munduarentzat oso garrantzitsua izan dela euskal aurkikuntza hau eta etorkizunean ildo beretik jarraituko duelakoan gaude.

wolframioa.jpg

Apirila hastear da eta hilero bezala euskal asmakizun bat emango dugu ezagutzera, wolframioa. Elementu kimiko hau Juan Jose Elhuyar eta bere anaia Faustok bakandu zuten lehenen aldiz, 1783. urtean, Bergarako Errege Seminarioko laborategietan. Wolframioa erabilera anitz izan ditu historian zehar; esaterako Bigarren Mundu Gerran Francok Alemania naziari wolframioa eman zion armamentuaren blintzea egiteko. Egun wolframioak bizirik dirau eta hainbat tresnatan topa daiteke: lanparak, labeak, etab. Zalantzarik ez da munduarentzat oso garrantzitsua izan dela euskal aurkikuntza hau eta etorkizunean ildo beretik jarraituko duelakoan gaude.

blog-ondo-komunikatu.jpg

Batzuetan komunikatzea ez da erraza izaten eta gaizki ulertuak gerta daitezke. Hori gerta ez dadin, hemen aholku batzuk. Zure mezua eta esateko era hobetuko duzu benetan nahi duzuna esateko.

-Zer esan nahi duzun: Zerbait ondo komunikatzeko garbi eduki behar duzu mezua. Horrela ez bada, oso zaila egingo zaizu behar dituzun hitzak aurkitzea.

-Nori esan behar diozu: Ez da berdina zure bezero bati, zure nagusiari edo zure lagunari komunikatzea. Pertsona horrekin daukazun erlazioaren arabera mezua moldatu egin behar da.

-Non zaude? Leku zaratatsu batean baldin bazaude, esaldi motzak erabiltzea da onena. Aurkezpen batean edo taldean bazaude ere, gomendagarria da esaldi txikiak erabiltzea entzulearen arreta ez galtzeko.

-Aurrez-aurre edo ez: Fisikoki ez zaudenean gaizki ulertuak gertatu daitezke. Horri dela eta, komak ondo erabiltzea eta zehaztasunez hitz egitea gomendatzen da.

Hauek dira komunikatzerakoan kontuan eduki behar diren punturik garrantzitsuenak, baina ez bakarrak.

kalimotxoa.jpg

Jada otsaila pasa da eta berriro gatoz euskal asmakizun berri batekin. Martxoan kalimotxoa ekartzen dizuegu. Hau 1972ko Algortako festetan asmatu zen. Txosnetan zeudela, koadrila batek erositako ardoa txarra zegoela ikusi zute eta xahututako dirua ez galtzeko, freskagarri bat bota zioten zapore hobea izateko. Kalimotxo hitza, kuadrila honetako bi kideen ezizenen nahazketa da, hau da, Kalimero eta Motxo ezizenen arteko fusioa. Honek arrakasta handia izan zuen eta Euskal Herriaz gain, Espainia mailean ere hedatu zen kalimotxo hitza. Gaur egun, nahi duzun tabernan eskatu dezakezu edari hau arazorik gabe. Ez daukazu aitzakirik Kalimotxoa dastatu eta edateko!

newspaper 1595773 1920

Publicity eta Publizitatea ez dira hitz bera hizkuntza ezberdinetan, marketinerako erabil ditzakegun bi erreminta ezberdin baizik. Termino hauen antzekotasunagatik sarri elkarrekin nahasten ditugu, eta bien helburua produktu, zerbitzu edota marka bat iragartzea den arren, elkarren arteko ezberdintasunak nabariak dira oso. Publizitatea aski ezaguna den marketinerako tresna dugu. Ordainpeko informazio transmisio inpertsonala da, komunikabidetan (prentsa, telebista, irrati) erositako espazioen bitartez, euskarri ezberdinak ekoitziz edo ekintza konkretuak burutuz gauzatzen dena. Igorleak hartzailean inpaktu bat sortzea bilatzen du, berak bilatzen ez duen informazioa transmitituz. Publicity enpresa, elkarte, erakunde edota pertsona batek (hau da, marka batek) informazio jakin bat medioei helarazi eta hauek honen berri ematean datzan marketin tresna da. Komunikabideetan izandako agerpenak doakoak dira eta askoz handiagoa da lortzen den inpaktua. Informazio hori berri modura irakurtzeak sinesgarritasun handiagoa ematen dio eta horrek barrentze psikologiko altuagoa du. Publicity-ak prestigioa ematen dio markari, inpaktu handiagoa du eta kostua askoz txikiagoa da. Publizitate eta Publicity-aren arteko ezberdintasunak azaldurik, bigarrena eraginkorragoa dela esan dezakegu. Teknika hauetako bakoitzak bere helburuak ditu eta lortu nahi denaren arabera bat bestea baino egokiagoa izan daiteke. Ala ere, bien uztarketak inpaktu ea sona handia izango duen kanpaina bat sortzeko bidea da. Eta zuk publicity edo publizitaterik egiten al duzu?

egutegiaotsaila.jpg

Otsaila ailegatu denez gure egutegiaren asmakizun berri bat ekartzen dizuegu: esku pilota. Hau Nafarroan sortu zen XII.mendean garai hartako erregaren zaletasunarengatik. Honek "jeu de paume" (pilota frantseza) nahi zuen ikusi eta horretarako Iruñeko Domingotarren klaustroan ohotza bat eraikitzea agindu zuen. Horrez gain, garaiko dokumentu batek Olite Jauregian ere pilotaleku bat bazegoela ere esaten du. Honek mende askotan iraun zuen. Garai hartan esku pilotara erregeak eta kleroak izan ezik,herri xeheak ere asko jokatu zuen. Gaur egun, pilota kirol oso maitatua da eta Ameriketako estatu askotara ailegatu da. Horren adibidea Estatu Batuetako Jai Alai da, 60.garren hamarkadan arrakasta handia eduki zuen pelota gunea. Berdin du nola jokatzen den, bai bakarrik. bai bikoteka, aintzinan eta orain jendeak asko disfrutatzen du kirol honetaz. Izan ere horren froga da Euskal Herriko herri guztietan pilotaleku bat dagoela.

IMG 6484

Komunikazio ekintzak estrategia batean oinarrituz garatzea ezinbestekoa da. Adibide batekin gatoz gaurkoan.

IBAIAk(Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea) euskal zinemagintzaren inguruko ikerketa bat burutu du Ikertalderekin batera eta honen emaitzak hedatzeko momentuan gurekin harremanetan jarri ziren. Euskal zinemagintzaren erradiografia honen sozializazioaren helburuak garbi ikusirik, komunikazio estrategia garatu, mezua landu eta ekintzak fikatu genituen.

 

Guzti honen ondorio, gaur goizean prentsaurreko bat ospatu dugu Donostian, 18 komunikabide ezberdinen interesa piztu duena. Informazio ugari zabaltzen den garai honetan, prentsaurreko ugari izaten dira egunero eta 18 komunikabide ezberdinek zure berria zabaltzea arrakasta handia da, gauzak ondo egin direnaren seinale.

Prentsa-oharra ikusteko klikatu artikuluan.

 58

Publizitateak tinta usaina zuen garaitik, azken teknologien bidez iragarkiak egitera gaur egun. Publizitatea etengabe eraldatzen ari da, eta erritmo oso bizian azken urteetan. Gaur egun publizitate kanpaina bat diseinatzerako orduan ugariak dira erabil ditzakegun kanalak eta euskarriak. Baina egia esan, garai berriekin publizitate mota modernoagoak sortzen diren arren, tradizionalenenek bizirik dihardute eta asko erabiltzen dira.

Ohikoa zaigu egunkaria ireki eta iragarkiak topatzea, telebistan gustura ikusten ari garen saio hori moztu eta iragarkiak sartzea, autobusen markesinetan kartel erraldoiak topatzea, baita autobusetan errotulatutako kanpainak ere. Etxeko postontzia publizitatez beterik topatzeaz ere nazkatu ginen eta orain gure postontzi elektronikoan iragarkiak jasotzeaz ere. Gure sare sozialak ere inbaditu ditu (baina honen inguruan hitz egingo dugu aurrerago).

Running egitea moda modan dago eta hau publizitaterako erabiltzea ou zaionik ere bada buruan. Publi Runner aplikazioa ezagutzen? Kanpaina bat dagoen bakoitzean zure etxean peto bat jasotzen duzu, led bidez atzeko aldean kanpainaren kreatibitatea argiztaturik duena. Zure zeregina zein den? Peto hau jantzi, aplikazioa piztu eta jendea ibiltzen den lekuetatik korri egitea. Zure korrika saioa eta ibilbidea neurtu egingo du mugikorrak eta honen truke zure ordainsaria jasoko duzu. Zer jasotzen duzu trukean? Dirua! Euskarri publizitario mugikor bilakatzen zara eta zure gustuko kirola egiten duzuen bitartean errentagarritasuna atera. Guk lan taldeko runnerrak sistema berri hau probatzera animatu ditugu. Eta zu, ausartuko zara?

Teknologia berriak eta egun jada oso ohikoa den publizitate mota bat nahastuz, publizitate modu berri bat sortu da. Ez al da ba ohikoa korrikalarien (edo orokorrean kirolari guztiak) jantzietan publizitatea topatzea? Euskarri publizitario txukunago bat diseinatu, ondo ikus dadin led argi batzuk jarri eta iragarki bilakatuko diren korrikalariak kontrolatzeko aplikazioa sortu. 

Publizitateak norantz joko duen jakitea ez da erraza, baina oraindik aztertzeko bide asko dituela argi dago. Prest izan begiak, publizitateari dagokionez, oraindik asko dugu eta ikusteko.

 

Pantalla 1

Ideiak sortzen eta istorioak kontatzen 15 urte bete behar ditugun honetan, euskal sortzaileak homendu nahi izan ditugu, zenbait euskal asmakuntzen ilustazioekin egutegi bat sortuz. Urtea berria hasita, gure asmoa hilabete bakoitzean egutegian protagonista dugun asmakuntzaren inguruko informazioa eskaintzea da blogaren bitartez. 

Urtarrilean diseinu eta komunikazioaren ikono bilakatu den euskal asmakuntza dugu protagonista, agentziek eta sektoreko profesionalen gutizia. El Casco enpresak egindako biraderadun txorroskiloa da ain zuzen.

Gaur egun arrakasta handiko bizikleta ekoizle den Orbea (garai horretan armagintza fabrika zena) fabrikako bi langilek jada barneratuta zituzten jakintzekin euren bidea hasi eta kalitate altuko errebolberrak sortzeko gai zirela erabaki zuten. Juan Solozabal Mendive eta Juan Olave Bilbaok El Casco enpresa sortu zuten ondorioz, doitasun handiko errebolberrak ekoizten zituena.

Euren jarrera ekintzaileak jasandako lehen krisiari berrikuntzaren bidez aurre egitera bultzatu zituen, armagintzarako enpresak zituen makina eta prozesuekin beste produktuak nola egin aztertuz. Horrela jaio ziren euren lehen mahaigainerako gailuak, merkatuan arrakasta handia izan zutenak. Baina gerra zibila iristean, Eibarrek hiri armagin bezala zuen balioa zela eta, alemaniako Condor Legioak hiria bombardatu eta fabrika suntsitu zuen.

40. hamarkadan, giroa baretu zenean, El Casco enpresaren sortzaileek frabrika berria eraiki eta euren proiektu pertsonalari berriz ekitea erabaki zuten, bulego mahaietarako gailuen ekoizpenarekin jarraituz. Esfortzu honek bere fruituak izan zituen, merkatuaren buru izatera iritsi ziren eta euren produktuak ikono bilakatzeraino posizionatu zituzten. Petroleoaren krisiaren aurrean, produktu bide berriak ireki zituzten, mahaigainerako plastikozko produktuak eta urre edota zilarrez amaiturik zeuden ofizinarako gailuen ekoizpenasi hasiera emanez.

Sortzaile eta ekintzaile bikote honek armak txorroskilo bilakatzea lortu zuten, bala trukaketa hitz trukaketagatik aldatuz, ideien inposaketarako sortutako produktuak egitetik ideiak garatzeko produktuka sortzera pasaz. Euren ametsa jarraituz, bidean azaldutako oztopoak gainditu eta bere txorroskiloa diseinatzaileentzako ikono bilakatu zuten. Gaur egun diseinatzaile eta komunikazio alorreko profesionalen mahaigaina atontzeko oso gustukoa den gailua jarraitzen izaten du eta oraindik fabrikatzen jarraitzen diren arren, gara batekoen bila aritzen da jendea.