egutegiaotsaila.jpg

Otsaila ailegatu denez gure egutegiaren asmakizun berri bat ekartzen dizuegu: esku pilota. Hau Nafarroan sortu zen XII.mendean garai hartako erregaren zaletasunarengatik. Honek "jeu de paume" (pilota frantseza) nahi zuen ikusi eta horretarako Iruñeko Domingotarren klaustroan ohotza bat eraikitzea agindu zuen. Horrez gain, garaiko dokumentu batek Olite Jauregian ere pilotaleku bat bazegoela ere esaten du. Honek mende askotan iraun zuen. Garai hartan esku pilotara erregeak eta kleroak izan ezik,herri xeheak ere asko jokatu zuen. Gaur egun, pilota kirol oso maitatua da eta Ameriketako estatu askotara ailegatu da. Horren adibidea Estatu Batuetako Jai Alai da, 60.garren hamarkadan arrakasta handia eduki zuen pelota gunea. Berdin du nola jokatzen den, bai bakarrik. bai bikoteka, aintzinan eta orain jendeak asko disfrutatzen du kirol honetaz. Izan ere horren froga da Euskal Herriko herri guztietan pilotaleku bat dagoela.