newspaper 1595773 1920

Publicity eta Publizitatea ez dira hitz bera hizkuntza ezberdinetan, marketinerako erabil ditzakegun bi erreminta ezberdin baizik. Termino hauen antzekotasunagatik sarri elkarrekin nahasten ditugu, eta bien helburua produktu, zerbitzu edota marka bat iragartzea den arren, elkarren arteko ezberdintasunak nabariak dira oso. Publizitatea aski ezaguna den marketinerako tresna dugu. Ordainpeko informazio transmisio inpertsonala da, komunikabidetan (prentsa, telebista, irrati) erositako espazioen bitartez, euskarri ezberdinak ekoitziz edo ekintza konkretuak burutuz gauzatzen dena. Igorleak hartzailean inpaktu bat sortzea bilatzen du, berak bilatzen ez duen informazioa transmitituz. Publicity enpresa, elkarte, erakunde edota pertsona batek (hau da, marka batek) informazio jakin bat medioei helarazi eta hauek honen berri ematean datzan marketin tresna da. Komunikabideetan izandako agerpenak doakoak dira eta askoz handiagoa da lortzen den inpaktua. Informazio hori berri modura irakurtzeak sinesgarritasun handiagoa ematen dio eta horrek barrentze psikologiko altuagoa du. Publicity-ak prestigioa ematen dio markari, inpaktu handiagoa du eta kostua askoz txikiagoa da. Publizitate eta Publicity-aren arteko ezberdintasunak azaldurik, bigarrena eraginkorragoa dela esan dezakegu. Teknika hauetako bakoitzak bere helburuak ditu eta lortu nahi denaren arabera bat bestea baino egokiagoa izan daiteke. Ala ere, bien uztarketak inpaktu ea sona handia izango duen kanpaina bat sortzeko bidea da. Eta zuk publicity edo publizitaterik egiten al duzu?