kalimotxoa.jpg

Jada otsaila pasa da eta berriro gatoz euskal asmakizun berri batekin. Martxoan kalimotxoa ekartzen dizuegu. Hau 1972ko Algortako festetan asmatu zen. Txosnetan zeudela, koadrila batek erositako ardoa txarra zegoela ikusi zute eta xahututako dirua ez galtzeko, freskagarri bat bota zioten zapore hobea izateko. Kalimotxo hitza, kuadrila honetako bi kideen ezizenen nahazketa da, hau da, Kalimero eta Motxo ezizenen arteko fusioa. Honek arrakasta handia izan zuen eta Euskal Herriaz gain, Espainia mailean ere hedatu zen kalimotxo hitza. Gaur egun, nahi duzun tabernan eskatu dezakezu edari hau arazorik gabe. Ez daukazu aitzakirik Kalimotxoa dastatu eta edateko!