blog-ondo-komunikatu.jpg

Batzuetan komunikatzea ez da erraza izaten eta gaizki ulertuak gerta daitezke. Hori gerta ez dadin, hemen aholku batzuk. Zure mezua eta esateko era hobetuko duzu benetan nahi duzuna esateko.

-Zer esan nahi duzun: Zerbait ondo komunikatzeko garbi eduki behar duzu mezua. Horrela ez bada, oso zaila egingo zaizu behar dituzun hitzak aurkitzea.

-Nori esan behar diozu: Ez da berdina zure bezero bati, zure nagusiari edo zure lagunari komunikatzea. Pertsona horrekin daukazun erlazioaren arabera mezua moldatu egin behar da.

-Non zaude? Leku zaratatsu batean baldin bazaude, esaldi motzak erabiltzea da onena. Aurkezpen batean edo taldean bazaude ere, gomendagarria da esaldi txikiak erabiltzea entzulearen arreta ez galtzeko.

-Aurrez-aurre edo ez: Fisikoki ez zaudenean gaizki ulertuak gertatu daitezke. Horri dela eta, komak ondo erabiltzea eta zehaztasunez hitz egitea gomendatzen da.

Hauek dira komunikatzerakoan kontuan eduki behar diren punturik garrantzitsuenak, baina ez bakarrak.