wolframioa.jpg

Apirila hastear da eta hilero bezala euskal asmakizun bat emango dugu ezagutzera, wolframioa. Elementu kimiko hau Juan Jose Elhuyar eta bere anaia Faustok bakandu zuten lehenen aldiz, 1783. urtean, Bergarako Errege Seminarioko laborategietan. Wolframioa erabilera anitz izan ditu historian zehar; esaterako Bigarren Mundu Gerran Francok Alemania naziari wolframioa eman zion armamentuaren blintzea egiteko. Egun wolframioak bizirik dirau eta hainbat tresnatan topa daiteke: lanparak, labeak, etab. Zalantzarik ez da munduarentzat oso garrantzitsua izan dela euskal aurkikuntza hau eta etorkizunean ildo beretik jarraituko duelakoan gaude.