Oskia Yaben

Zuzendaria

Berak sortu zuen Kultur Atelier. Bezeroak ulertzeko gaitasuna du eta badaki nora joan nahi duen. Baikorra eta indartsua da Oskia. Lanak ondo hasi eta amaitzea gustatzen zaio. Zoriontsu da egiten duenarekin, eta hori da gainontzekook sumatzen duguna.

Jokin Ayerregaray

Marka nortasuna eta online komunikazioa

Taldeko  artista eta saltsabandera. Kultur zale amorratua da.   Dantza, antzerkia, batukada, aire akrobaziak, eskulanak… egiten ematen du bere denbora librea. Moda gustuko du eta  hori nabaria da bere janzteko eran. Guztiarekin ausartzen da.

Aitor Azkonobieta

Komunikazio-kabinetea

Taldeko idazlea da. Umore beltza naturaltasunez eramaten du eta horrek egiten du berezi. Kirolzalea, aita, langilea, azkarra eta enpatia itzela duen pertsona da. Aitorrek imana du, gauzak ondo egiteko, besteen hoberena ateratzeko eta lanean denok ondo egoteko.

Amaia Estanga

Arte zuzendaria

Artea du zainetan, sormena da bere energia. Diseinatzaile grafiko fina izateaz gain, artisaua ere bada. Oihalekin istorioak kontatzen ditu, hauek estanpatuz bizia ematen die. Bulegoko Dj-a, mundua bulegora ekartzen du musikaren bitartez.

Xabier Sukia

Sortzailea

Hitzak gustatzen zaizkio, gauzei izenak jartzea eta errimak bilatzea. Atetik sartu orduko baditu hainbat ideia. Energia izugarria du eta berarekin egoteak indarra ematen dizu. Hitzak joan ala etorri, Xabik bizitza ematen die hitzei.

Iratxe Etxano

Ekitaldi arduraduna

Planoak maite ditu. Arkitektoa da bera eta komunikazioa espazioetara eta materialetara egokitzen laguntzen digu.  Egoera guztiei irribarre batekin egin die aurre. Berarekin lan egitea oso erraza da.

Idurre Garcia

Administrazioa eta finantza arduraduna

Zenbakietan pentsatzen du eta mundua modu karratu batean ikusi. Lotsatia, diskretua eta langilea da. Telefonoa hartzen duen ahotsa da Idurre. Ia guztiarekin laguntzen digu eta horregatik ere, Kultur ondo doa.